Kalitateak eta dibertsitateak markatu dute Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XIII. edizioaren proiektu-hautaketa

Jasotako proiektuen kopuru handia eta haien dibertsitatea, aurten bere hamahirugarren edizioa betetzen duen foro honen indarraren adierazgarri dira.

Batzordearen balorazioaren ondoren, 2017ko irailaren 26an, 27an, eta 28an hurrengo edizioan parte hartuko duten 12 proiektuak hautatu dira, betiere Donostiako 65. Zinemaldiaren barruan.
Aurten zazpi izango dira film luzeko hamabi proiektutan ordezkatutako zazpi herrialdeak:

BREAKPOINT, A COUNTER HISTORY OF PROGRESS
Ekoizlea: Cinephage
Zuzendaria: Jean-Robert Viallet
Nazionalitatea: Frantzia
PANAMA AL BROWN, A MYSTERIOUS FORCE
Ekoizlea: Bachibouzouk
Zuzendaria: Jacques Goldstein
Nazionalitatea: Frantzia
EL SONIDO DEL “CRACK”
Ekoizlea: Irusoin S.L-Mirokutana.Koop
Zuzendaria: Ander Iriarte Alvarez
Nazionalitatea: Espainia
PHOTOGRAPH-WOMEN
Ekoizlea: Tiresias Films-Kino Produzioni
Zuzendaria: Ester Sparatore
Nazionalitatea: Frantzia-Italia
GET SETTLED!
Ekoizlea: Karin Wegsjö Produktion
Zuzendaria: Karin Wegsjö
Nazionalitatea: Suedia
ROL&ROL
Ekoizlea: Turanga Films S.L.U.-Revolution Films S.L.
Zuzendaria: Chus Gutiérrez
Nazionalitatea: Espainia
Mr. RIPLEY, EL ARTE DE LA ESTAFA
Ekoizlea: Marmoka Films
Zuzendaria: Gentzane Martínez de Osaba – Alejandro García de Vicuña
Nazionalitatea: Espainia
TOLYATTI ADRIFT
Ekoizlea: BoogalooFilms
Zuzendaria: Laura Sisteró
Nazionalitatea: Espainia
NOMBRE EN CLAVE: MAVERICK
Ekoizlea: Contrasentido PC – Zinema Varietes
Zuzendaria: Patxi Basabe
Nazionalitatea: Espainia
PRISONERS WITHOUT PRISON (*)
Ekoizlea: Mov(i)e ON
Zuzendaria: Verjana Abazaj
Nazionalitatea: Albania
NOODLE DREAM
Ekoizlea: 24 images – Dynamic Communication Company
Zuzendaria: HOU Ning
Nazionalitatea: Frantzia-Txina
I AM NOT YOUR SLAVE (*)
Ekoizlea: Contramedia Films-AlemDoc
Zuzendaria: Fátima Subeh – Edu Marín
Nazionalitatea: Espainia

(*) Proiektu honek FIPA-ren azken edizioan parte-hartu du (Festival International de Programmes Audiovisuels, Biarritz-Frantzia)

Foroaren aurretiko bi jardunaldi trinkotan (irailaren 26a eta 27a) egingo diren tailerretan parte hartuko dute hautatutakoek, eta berriz ere Catherine Ulmer eta Ventura Durall izango dira pitchinga zein ekoizleek Donostiako Kursaal Jauregian irailaren 28an egingo dituzten “one to one” bilerak hobetzeko egokiak diren erremintak emateko ardura izango duten tutoreak.

Gainera Commissioning Editors deitutakoen panelak, inoiz baino nazioartekoagoa izango denak, baditu jada lehenengo berrespenak, eta hainbat telebista, salmenta-agente eta nazioarteko banatzaile bilduko ditu, hala nola EITB– Aintzane Pérez del Palomar (Co-prod. Commissioning Editor) // SVT-Axel Arnö (Commissioning Editor) // TREELINE DISTRIBUTION– Elena Mera Dios (International Business) // RADIO CANADA-Jean Pelletier (Senior Director-TV News Information) // LINK TV-Lorraine Hess (Programming Consultant), besteak beste.

Datozen asteetan iragarriko dira esparru berean izango diren jarduera paraleloak, publikoa Europako errealitate zinematografiko eta kulturalera hurbiltzen saiatzeko helburuarekin. Era berean, irailaren 22ra arte zabalik egongo da inskripzioa proiektuen aurkezpenera publiko gisa bertaratzeko, eta ikus-entzunezko sektoreko eta sektore zinematografikoko profesional famatuak ezagutzeko.

Informazio gehiago gure webgunean: www.lauhaizetara.eu