IBAIAren Estatutuetako 3. artikuluan ezartzen den bezala, “Edozein pertsona juridiko eta fisiko izan daiteke Elkarte honetako kide, baldin eta”:
- Helbide eta egoitza fiskala Euskal Herriko lurraldearen barruan badute eta ikus-entzunezko ekoizpenean aldizka lan egiten badute.
- Zinematografia-enpresen eta Ikus-entzunezko Enpresen Erregistroan erregistratuta badaude, azken bost urteotan enpresa berean ekoiztutako ikus-entzunezko obren eskubideak dituztela –indarreko Jabetzari buruzko Legean (apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua) aitortutako eskubideak, hain zuzen ere– frogatzen badute.
- Ekoizle independenteak badira, Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluko n) 1 eta 2 puntuetan jasotako honako definizio honi jarraiki.
IBAIAn alta izapidetzeko baldintzei eta sistemari buruzko informazio gehiago lortzeko, honako inprimaki hau bete dezakezue eta zuekin harremanetan jarriko gara.