Atzo, 2016ko irailaren 22an, ostegunarekin, Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioan egin zen Lau Haizetara Dokumentalen XII. Koprodukzio Foroak harrera ona izan zuen jendearen aldetik. 12 proiektu europar aurkeztu ziren, eta hainbat gai bildu zituzten, hala nola immigrazioa, sexua, gerra-istorioak, kultura edo bizitzan mugak gainditzea eta sakrifikatzea. Proiektu horietako bat, Giros-ek (Brasil) produzitutako “Probation” proiektua, FIPAtik dator, hots, Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Festibaletik, eta IBAIAk eta Donostiako Zinemaldiak elkarte horrekin duten akordioaren fruitu da. 2007an hasi zen lankidetza hori, harreman-esparru berri hori sendotzeko oinarriak ezarri zituen lehen hitzarmenaren sinadurarekin.
Foro honen eta foroarekin batera antolatu diren jarduera guztien helburu nagusia ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalei topagune bat eskaintzea da, genero dokumentalari lotutako Europako produktoreen arteko koprodukzio-harremanak sustatzeko.
Goizez eta arratsaldez garatu zen jardunaldia: lehenik beren proiektuak hautatuak izan ziren produktoreen txanda izan zen; foroaren aurreko egunetako tailerretan nazioarteko profesionalekin lan egin eta beren lanei potentzialtasun handiena atera ondoren, beren mailari erantzun zieten nazioarteko Comissioning Editor deitutakoen talde baten aurrean azaldu ahal izan zituzten proiektu horiek: (TVE) Andrés Luque-Executive Producer / (EITB) Aintzane Pérez del Palomar-Co-prod. Commissioning Editor / (ARTE FRANCE) Anne Charbonnel-Commissioning Editor – Chargée de Programmes / (ARD-MITTELDEUTSCHER RUNDFUNK) Claudia Schreiner-Head of Department History, Society and Wildlife / (TREELINE DISTRIBUTION) Elena Mera-International Business / (MOVISTAR+) Iñigo Trojaola-Documentaries Commissioning Editor / (LCP ASSEMBLÉ NATIONALE) Isabella Pisani-Responsible for documentaries / (TV3) Jordi Ambrós Hortensi-Co-prod. Commissioning Editor / (AL JAZEERA) Mohammed Belhaj-EP of In House Production|Production Department / (YLE) Pentti Väliahdet-Executive Producer Documentary Programmes.
Arratsaldean, “one to one” saioak burutu ziren Zinemaldiaren Industry Club ekimenaren eremuan, hau da, gutxi gorabehera 20 minutuko bana-banako bilerak Commissioning Editor horien eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien artean, eta lasai hitz egiteko aukera izan zuten, betiere sor daitezkeen lankidetza-akordioak zehazteko helburuarekin.
Aldi berean, jende guztiarentzako irekia zelarik, Kursaaleko 8. eta 9. aretoetara bertaratu zirenek IBAIAk Europa Creativa Desk Media Euskadiren laguntzarekin antolatutako HITZALDIRA sartzeko aukera izan zuten, non Ove Rishøj Jensen-ek (Film Consultant of the European Documentary Network) azken dokumental arrakastatsuen banatzeko eta merkaturatzeko estrategien jardunbide egokiak aurkeztu baitzituen, eta inspirazioa eta ahalmena sortzen saiatu zen bertaratu ziren profesionalen artean. Hitzaldia amaitutakoan, profesional horiek harengana hurbildu ziren eta beren kezkak azaldu zizkioten, oztoporik gabe.
MEDIArentzat zein Donostiako Zinemaldiaren Industry Club ekimeneko jardueren barruan urtero egiten den “Lau Haizetara” Dokumentalen Koprodukzio Foroaren antolatzaile den IBAIArentzat oso baliagarria eta garrantzitsua izaten da ikus-entzunezko sortzaileen belaunaldi berriak espezializatu eta garatzeko guneak sortu eta sendotzea, eta horrexegatik jarraituko dute elkarrekin lan egiten etorkizuneko edizioetan ere.
Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa IBAIAk eta Donostiako Zinemaldiaren Industry Club ekimenak antolatutako jarduera da, eta ikus-entzunezkoen sektorea garatzeko apustua egiten duten euskal instituzio eta erakunde askoren lankidetza izaten dute.