Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak Commissioning Editoreen panel sendo bat aurkeztuko du bere hurrengo ediziorako

LAU HAIZETARA2018ko irailaren 25etik 27ra bitarte Donostian izango den Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren 14. edizioaren xehetasunak ezagutzen ari gara apurka-apurka.

Genero dokumentalari lotutako industria zinematografikoko gero eta profesional gehiago hartzen ditu urtero foroak, guztiak ere adituen eskutik arlo horretako joerak ezagutzeko prest eta, horrela, proiektu berriak garatu eta indartzeko mesedegarri diren tresnak lortuz.

Telebistek, salmenta-agenteek eta lehen mailako estatuko eta nazioarteko banaketa-etxeek osatutako panelaren kideek hautatutako produktore eta zuzendariei adierazi nahiko diete, eta horretan saiatuko dira, zein diren elementu onenak genero honek bizi duen goraldi honetan beren dokumentalak nabarmentzeko:

  • EITB – Aintzane Pérez del Palomar // Co-prod. Commissioning Editor
  • ARTE FRANCE – Ali Delici // Deputy Director – Arts Department
  • TVE – Andrés Luque Pérez // Executive Producer
  • CAT&Docs – Catherine LeClef // President
  • TREELINE DISTRIBUTION– Elena Mera Dios //International Business
  • RTBF– Isabelle Christiaens // Commissioning Editor
  • RADIO CANADA – Jean- Pelletier // Senior Director-TV News Information
  • DISCOVERY CHANNEL / SCIENCE CHANNEL-Jon Bardin // Vice President, Documentaries & Specials
  • TV3 – Jordi Ambrós // Commissioning Editor
  • KCETlink MEDIA GROUP – Kim Spencer // Commissioning Editor
  • AL JAZEERA – Mohammed Belhaj // EP of In House Production- Production Department
  • NHK (Japan Broadcasting Corp.) – Nakamoto Hidetoshi // Senior Producer – Global Content Development Division. Commissioning Editor NHK World Documentary
  • LG4 – Proinsias Ní Ghrainne // Commissioning Editor

Irailaren 27an Kursaal Jauregian izango den pitching jardunaldian 7 minutuko tartea izango dute proiektuaren zuzendariak eta produktoreak beren proiektuaren potentzialtasun guztiak aurkezteko eta teaserra erakusteko, paneleko kideen eta bertaratutako publikoaren aurrean.

Comissioning Editoreen eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko gutxi gorabehera 12 minutuko bilera indibidualizatuen agenda batekin osatuko da programa, betiere sor daitezkeen lankidetza-akordioak zehazteko helburuarekin.

Proiektuen aurkezpenera publiko gisa bertaratu nahi baduzue, eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko profesionalak ezagutu nahi badituzue, oraindik garaiz zabiltzate. Kontsultatu baldintzak HEMEN

Laster informazio gehiago zure eskura foroaren webgunean: www.lauhaizetara.eu