Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak lehenengo aldiz emango dio sari bat irailaren 28an izango den pitching jardunaldian aurkeztuko den proiektu onenari

Hamabi proiektu arituko dira lehian IBAIAk emango duen saria lortzeko, 3.000 euroko diru-kopurua izango duen saria, hain zuzen ere.

IBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) antolatutako Koprodukzio Foroaren XIII. edizioaren barruan, 3.000 euroko saria emango du elkarteak berak, betiere irailaren 26tik 28ra bitarte Donostian izango den Donostiako Zinemaldiaren Industry Club ekimenaren laguntzarekin, eta dokumentalen generoko kalitatezko proiektuen garapen-prozesuan beste aurrerapauso bat eman eta proiektu horiek abiarazten laguntzeko helburuarekin.

Commissioning Editors Panelak egingo ditu epai-lanak, eta Panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, proiektuaren beraren aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.

Pitching jardunaldian aurkezteko berriki hautatuak izan diren eta saria lortu ahal izango duten 12 proiektuak honako hauek dira:

BREAKPOINT, A COUNTER HISTORY OF PROGRESS
(Frantzia)
EL SONIDO DEL “CRACK”

(Espainia)

GET SETTLED!

(Suedia-Txina)

I AM NOT YOUR SLAVE
(Espainia)
Mr. RIPLEY, EL ARTE DE LA ESTAFA

(Espainia)

NOMBRE EN CLAVE: MAVERICK
(Espainia)
NOODLE DREAM
(Frantzia-Taiwan)
PANAMA AL BROWN, A MYSTERIOUS FORCE
(Frantzia)
PHOTOGRAPH-WOMEN
(Frantzia-Italia-Belgika)
PRISONERS WITHOUT PRISON
(Albania)
ROL&ROL

(Espainia)

TOLYATTI ADRIFT
(Espainia)

Era berean, banaketako eta festibaletako aholkularitzaren Treeline Sariaren irabazlearen izena ere jakinaraziko da ekitaldi horretan.Proiektuaren irabazlearen izena Foroaren amaiera-ekitaldian jakinaraziko da, hau da, irailaren 28an bertan egingo den ekitaldian, arratsaldean.

Foroak, proiektuen aurkezpenera publiko gisa bertaratzeko nahiz egunean zehar antolatuko diren beste jarduera paraleloetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik mantentzen du.

Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu