LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO-FOROAREN XV EDIZIOAREN DEIALDIA IREKI DA

reuniones_01Uztailaren 12a da proiektuak inskribatzeko muga-eguna

Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroaren XV edizioa 2019ko irailaren 24, 25 eta 26an egingo da, 67. Donostia Zinemaldiaren esparruan.

Inskribatutako proiektu guztietatik hamalau hautatuko dira finantzatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei aurkezteko, eta haiekin bilera indibidualizatuak edukitzeko.

Gainera, IBAIA saria lortzeko aukera izango dute (3.000 euro ekoizlearentzat). Commissioning Editors Panelak egingo ditu epai-lanak, eta Panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.

Uztailaren 12ra arte, parte hartu nahi duten dokumental-ekoizleek beren proiektuak online inskribatzeko aukera izango dute, foroaren webgunearen bitartez. Uztailaren amaieran emango da hautatuen berri.