Lau Haizetara Foroak bere 2016ko katalogoan egongo diren amaitutako proiektu berriak iragarri ditu

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren aurreko edizioetan parte hartu zuten eta garapen- eta/edo produkzio-egoeran zeuden bost dokumental-proiektu europarrek aurten argia ikustea lortu dute. Foroa hasi zenetik, 25 proiektu baino gehiago izan dira foroan lortutako bultzadari esker amaitu ahal izan direnak eta ibilbide luzea izan dutenak.Foto Carteles

Aurtengo katalogoan sartuko diren lan berriak honako hauek dira: “Free”, Lala Gomá-Rosa Cornetena (Espainia), Wonka Films-ek ekoiztua: TV3, RTVE, Lichpunt (Belgika) eta Duna (Lituania); “La Llave Dalí”, David Fernándezena (Espainia), IB3ren babesa (Balear Uharteetako Telebista Autonomikoa) eta Autlook Filmsalesen nazioarteko banaketa duena; “The Other Kids”, Pablo de la Chicarena (Espainia), Canal Sur TVren parte-hartzearekin eta Aljazeera Documentary Channel kanalarekin elkartuta Documenta Madrid 2016 ekitaldian estreinatu dena; “Chillida-Esku Huts”, Juan Barrerorena (Espainia) TVErekin koproduzitua eta ETBren parte-hartzearekin; “Espías en la Arena”, Marta Hierro-Pablo Azorínena (Espainia), IB3 eta TVEren parte-hartzearekin, aurtengo azaroan Madrilgo Doré aretoan (Filmoteca Españolaren erakustaretoa) estreinatzea dago aurreikusita.

Era berean, azpimarratzekoa da Octavio Guerraren “En busca del Oscar proiektua, aurreko edizioan parte hartu zuena eta Treelinek emandako banaketako aholkularitza-saria irabazi zuena, festibaletan hainbat sari eta aipamen lortzeaz gain Kultura Ministerioaren proiektu gaineko film luzeen produkziorako laguntza selektiboetako bat lortu baitu, eta horrek aukera emango dio 2016ko irailean Donostian filmaketarekin jarraitzeko.

Urtero, prestakuntza-tailerretan eta Pitching-saioetan parte hartzeko hautatzen dituzten proiektuek aholkularitza jasotzen dute dokumentalen munduan esperientzia handia duten tutoreen eskutik, eta Madrilgo Treeline banaketa-enpresak emandako banaketarako aholkularitza eta festibaletako sari bat lortzeko dihardute lehian.  Bestalde, aldi berean, foroak industria zinematografikoari laguntzeko jarduerak eskaintzen dizkie parte hartzen dutenei, proiektu berriak garatzeko eta indartzeko mesedegarriak izango diren tresnak eskainiz.

Foroak 12 edizio egin ditu dagoeneko, eta dokumentalen generoa indartzeaz gain, ikus-entzunezkoen industrian txoko bat lortzea ere izan da helburua; urte hauetan guztietan, ikus-entzunezkoen sektoreko profesional ugari bildu izan da Donostian, irailaren 20tik 22ra bitartean egingo den jarduera honetan.

Proiektuen aurkezpenera publiko gisa bertaratzeko eta/edo ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko profesionalak ezagutzeko eta aldi berean egiten diren jardueretan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago oraindik.

Informazio gehiago eskuratzeko: www.lauhaizetara.eu