Lau Haizetara Foroak bere 2017ko katalogoan egongo diren amaitutako proiektu berriak iragarri ditu

sinLau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren aurreko edizioetan parte hartu zuten eta garapen- eta/edo ekoizpen-egoeran zeuden lau dokumental-proiektu amaituta daude, eta aurten bertan estreinatuko dituztela dago iragarrita. Foroa hasi zenetik, 30 proiektu baino gehiago izan dira bertan lortutako bultzadari esker arrakastaz burutu ahal izan direnak eta azkenean ibilbide luzea izan dutenak.

Aurtengo katalogoan sartuko diren lan berriak honako hauek dira: 

  • “Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo”, Gaizka Urrestirena (Espainia). Altube Filmak etxeak (IBAIAri elkartutako enpresa) ekoitzitakoa, EITBren koprodukzioa da eta ICAAren (Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua) laguntza du.
  • “Cause of Death”, Anniken Hoel-ena (Norvegia) eta Andrew Grant-ek ekoitzitakoa, lanaren nazioarteko salmentez Rise & Shine etxea arduratzen delarik. Aurtengo martxoan CPH:DOX (Copenhagen International Documentary Film Festival) festibalean estreinatu zenetik zenbait sari lortu ditu, eta Norvegiako TV2 kateari saldu dio bere TV bertsioa.
  • “Impulso” Emilio Belmonte-rena (Frantzia). Les Films De La Butte etxeak ekoitzi du eta Frantziako Jour 2 Fete etxeak banatu.
  • “The Ramadan cannon”, Atta Awisat-Nimrod Shanit-ena (Israel), OutSide Films International etxeak ekoitzitakoa, eta aurreikuspenen arabera estreinaldia aurten izango duena Canada’s SRC channel

Urtero, prestakuntza-tailerretan eta Pitching-saioetan parte hartzeko hautatzen dituzten proiektuek aholkularitza jasotzen dute dokumentalen munduan esperientzia handia duten tutoreen eskutik, eta Madrilgo Treeline banaketa-enpresak emandako banaketarako aholkularitza eta festibaletako sari bat lortzeko dihardute lehian. Gogorarazi behar da foroaren aurreko edizioan Emilio Belmonteren “Impulso proiektuak lortu zuela saria, eta jasotako arretari eta dedikazioari esker, estrategiarik onena finkatu ahal izan zuen lanaren nazioarteko banaketarako.

Aurten hamahirugarren urtez egingo da Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa (irailaren 26tik 28ra), hau da, dokumentalaren industriako profesionalen artean harremanak eta nazioarteko koprodukzioa sustatzeko Donostiako Zinemaldiari lotutako jardueratako bat, urtero indartzen ari dena.

Jardueretan parte hartzeko izena emateko edo proiektuen aurkezpenera publiko gisa bertaratzeko eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko profesionalak ezagutzeko epea zabalik dago oraindik.

Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu