Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren hurrengo edizioan aurkeztuko diren 12 proiektuak hautatu dira

Irailaren 20tik 22ra bitarte, eta Donostiako Zinemaldiaren esparruan, Europako hamabi proiektu aurkeztuko dira Commissioning Editorsen panel baten aurrean, eta panel hori osatuko dutenen izenak ematen hasi dira. Askotariko gaiak jorratzen dituzte proiektuek, hala nola immigrazioa, sexua, gerra-istorioak, kultura, edo bizitzan hobetzeko grina eta sakrifikatu beharra.

12 herrialdek baino gehiagok aurkeztutako proiektuak balioetsi ditu batzordeak, eta honako hauek hautatu ditu pitching saioetan parte hartzeko:

 

PROIEKTUAK

PRODUKZIO-ETXEA

AMAL BOOGALOO FILMS (Espainia-Bartzelona)
DEGENERANDO ARGENTINA DUBLIN FILMS (Frantzia-Bordele)
EL AMANECER DEL GALLO MARMOKA FILMS-FRIDA FILMS (Espainia-Bizkaia)
EXPERIMENTO STUKA SUICAfilms-PARABELLUM FILM-REC Grabaketa Estudioa, S.L (Espainia-Valentzia)
GOODBYE JERUSALEM LES FILMS DU TAMBOUR DE SOIE (Frantzia-Marseilla)
IMPULSO LES FILMS DE LA BUTTE (Frantzia-Paris)
LIFE OF MARZOUK LADOK-ALVA FILM-DUBLIN FILMS (Italia-Suitza-Frantzia)
PROBATION* GIROS (Brasil)
NEIGHBORS GRAL FILMS (Kroazia)
STRIP AND WAR STUDIO SONICA -ANDREI KUTSILA (Bielorrusia-Polonia)
TESOROS ABANDONADOS SIGNO DIGITAL (Espania-Bizkaia)
TRANSICIÓN-(THERE IS NO ALTERNATIVE) SALON INDIEN FILMS (Espainia-Madril)
*FIPA (Festival International de Programmes Audiovisuels) Jaialdiaren azken edizioan parte hartu du proiektu honek

 

Aurkezpen-saioak irailaren 22an egingo dira, goizean, eta produktoreek Comissioning Editorsen panel baten aurrean aurkeztuko dituzte proiektuak; besteak beste, honako hauek osatuko dute panel hori:

 

IZENA

COMMISSIONING

AINTZANE PÉREZ DEL PALOMAR Koprod. Commissioning Editor – (EITB)
ANDRÉS LUQUE Executive Producer – (TVE)
ANNE CHARBONNEL Commissioning Editor – Chargée de Programmes – (Arte France)
CLAUDIA  SCHREINER Head of Department History, Society and Wildlife – (ARD / Mitteldeutscher Rundfunk)
ELENA MERA International Business – (Treeline Distribution)
IÑIGO TROJAOLA Dokumentalen Editoreburua – (C+)

Proiektuen aurkezpenera publiko gisa bertaratu nahi baduzu, ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko profesionalak ezagutu nahi badituzu eta aldi berean egiten diren jardueretan parte hartu nahi baduzu, oraindik garaiz zabiltza. Kontsultatu baldintzak HEMEN.