Lau Haizetara Foroaren hurrengo edizioko panelean parte hartuko duten Commissioning Editors batzuk aurreratzen ditugu

Donostiako LAU HAIZETARA Dokumentalen Koprodukzio Foroak baieztatuta ditu irailaren 25ean pitching jardunaldian izango diren Commissioning Editors-etako batzuk.

RTVE (Espainia), CAT&Docs (Frantzia), AMCNETWORKS (Espainia), AL JAZEERA (Qatar), PRECIOSA MEDIA (Kolonbia) eta TV3 (Espainia) dira, besteak beste, edizio honetako panela osatuko duten izenetako batzuk. Panel zabala eta askotarikoa izango da, estatuko eta nazioarteko lehen mailako telebista, plataforma, salmenta-agente eta banatzaileen ordezkariek osatua. Lan egiten duten bitartekoaren beharrak eta aukerak eta ikus-entzunezko merkatuaren errealitatea artikulatzen saiatuko dira, aurkeztutako dokumentalak nazioarteko merkatu berrietara zabaltzea errazteko helburuarekin, funtsezko lana proiektu baten garapen fasean.

Bertaratuko diren Commissioning Editoreen zerrenda osoa Foroaren webgunean kontsultatu ahalko da aurrerago: www.lauhaizetara.eu.

Donostiako LAU HAIZETARA Foroa presentziala izango bada ere, egun horietan Donostian egoterik izango ez duten baina jarduerarekiko eta aurkeztuko diren proiektuekiko interes handia erakutsi duten Commissioning Editor batzuen parte-hartzea ahalbidetuko du antolakuntzak, online parte hartu dezaten, iazko edizioan bezala.