Marian Fernández Pascual ekoizleak, Txintxua Films-eko sortzailea eta IBAIAko presidentea, Donostiako konpainiak zinemaren sektoreko profesional bikainak saritzeko asmoz ematen duen seigarren SADE Saria jasoko du. Sari honek, Iruñeako profesionalak euskal eta espainiar zinemari egindako ekarpen garrantzitsua aintzatetsi nahi du hogei urte baino gehiagoko eskarmentuan; izan ere, hogei bat laburmetraia eta dozena bat film luze baino gehiago ekoizten lagundu du. Saria datorren ostegunean, irailak 12, Astoria 7 hotelean egingo den ekitaldi batean emango da.
“Amama”, “Dantza” edo “Oreina” bezalako film berritzaileetan eta “Belarrak”, “Soroa” edo “Plágan” film laburren zerrenda luzeabatean parte hartzeagatik da ezaguna. 20 urte baino gehiagoko historia du zinemaren munduan.
Hasieran, Sogecine produkzio taldeko kidea izan zen, Alejandro Amenabarren “Besteak” eta “Itsasoa barruan” bezalako proiektuetan lan eginez eta baita Javier Fesser-en “Mortadelo y Filemón” lanean.
Hori dela eta, SADE Taldeak Marian Fernández sarituko du irailaren 12an, 12:00etan, Astoria 7 hotelean egingo den ekitaldi batean.