Formatua egoera berrira egokituta, 2020ko irailaren 22tik 25era bitarte egingo den Donostiako Lau Haizetara Koprodukzio Foroaren XVI. edizioan ospe handiko hainbat Commissioning Editors-ek parte hartuko dutela berretsi da, aurtengo panel erakargarri zabala osatzeko.
Urtetik urtera gero eta gehiago dira IBAIAk Donostiako Zinemaldiko Industria Departamentuaren laguntzarekin antolatutako foro honetara etortzen diren zinema-industriako profesionalak, dokumentalen generoarekin lotura izanik eremu horretako azken joerak adituen eskutik ezagutu nahi dituztenak, eta horrela, proiektu berriak garatu eta indartzeko eta banaketa egoki bat bideratzeko baliagarri diren tresnak eskuratu nahi dituztenak.
Lehen mailako produktore eta banatzaile nazional eta internazionalek, salmenta-agenteek eta telebistek, dokumentalen industriaren gainean dakitena partekatuko dute hautatutako produktore eta zuzendariekin, eta azken horien proiektuek ibilbide arrakastatsua izan dezaten osagai onenak zein diren emango diete aditzera:
AL JAZEERA (Qatar)
Mehdi Bekkar – EP of In House Production | Production Department
ARTE FRANCE (France)
Ali Delici – Deputy Director – Arts Department
CAT&Docs (France)
Aleksandra Derewienko – Sales & Acquisitions
EITB (Spain)
Aintzane Pérez del Palomar – Co-prod. Commissioning Editor
INSTITUTE OF DOCUMENTARY FILM (Czech Republic)
Zdenek Blaha – Programme Director
MOVISTAR+ (Spain)
Cristina Merino – Head of Non-fiction Selection
NHK (Japan)
Natsu Kawakami – Producer (Japan Broadcasting Corporation)
SUNDANCE INSTITUTE (United States)
Bruni Burres – Senior Consultant
SVT (Sweden)
Axel Arno – Commissioning Editor
TG4 (Ireland)
Proinsias Ní Ghrainne – Commissioning Editor
THE HISTORY CHANNEL IBERIA (Spain)
Sergio Ramos – Vice President of Programming
TREELINE DISTRIBUTION (Spain)
Elena Mera Dios – International Business
TVE (Spain)
Andrés Luque Pérez – Executive Producer
WOMEN MAKE MOVIES (United States)
Debra Zimmerman – Executive Director
YLE (Finland)
Erkko Lyytinen – Commissioning Editor
QATAR INDEPENDENT DOCUMENTARY SUPERVISOR (Qatar)
Mohammed Belhaj
MEDIAMORPHOSIS (United States)
Ignacio Sanz de Acedo – General Director
THE WALT DISNEY COMPANY LATAM (Chile)
Ana María Nuñez – Acquisitions Director
Bi pitching jardunaldietan (irailaren 24a eta 25a), proiektu bakoitzeko zuzendariak eta produktoreak 7 minutu izango dituzte beren proiektuko potentzialitate guztiak online aurkezteko, eta paneleko kideei eta bertaratutako gainerako akreditatuei teaser-a erakusteko. Programa osatzeko, 15 minutu inguruko bilera indibidualizatuak egingo dira Commissioning Editors-en eta aurkeztutako proiektuetako ordezkarien artean, kolaborazioko, koprodukzioko edo aurrerosketako akordioen bitartez finantzaketa errazteko helburuarekin.
Informazio guztia foroaren webgunean: www.lauhaizetara.eu