Ikus-entzunezko Ekoizle Independenteen Federazioak (PIAF) Zuzendaritza Batzordea egin du gaur goizean, Malagako 26. Zinemaldiaren esparruan. Batzordean, PIAFen sartzeko eskaera egin du Extremadurako Zine Ekoiztetxeen Elkarteak (AEPC). Elkarte horrek Garde, Enblema Films, Derivas Films, Glow eta Making DOC enpresak biltzen ditu, Extremadurako ekoizpen zinematografikoaren sektoreko ordezkariak, beren sektorearen interesak defendatzeko sortuak eta Autonomia Erkidegoan zinema ekoizteko eta beste industria batzuekiko lankidetza ahalbidetuko duen industria eta ekosistema sendoa sortzeko.
AEPC sartu ondoren, PIAFek zazpi lurralde-elkarte ditu: AEPAA-APRIA (Andaluziako Ikus-entzunezkoen Ekoizpeneko Enpresen Elkartea), AMA (Asociación Madrileña Audiovisual), AVAPI (Asociación Valenciana Audiovisual de Producciones Independiente), IBAIA (Ikus-entzunezko euskal ekoizle burujabeen Elkartea), PAC (Productors Audiovisuals de Catalunya) eta NAPAR (Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizpena). PIAFek 180 ekoizpen-enpresa baino gehiago biltzen ditu, ikus-entzunezkoen sektorean ordezkaritza handiena duen patronaletako bat bilakatuz.
BEDERATZI FILM MALAGAKO ATAL OFIZIALEAN
Malagako Zinemaldiko Sail Ofizialeko bederatzi film PIAF elkarteko produktoreenak dira: LAS BUENAS COMPAÑÍAS Irusoin, Oberon Media, En La Frontera Película AIE, Manny Films, La Fidèle Production; UPON ENTRY Zabriskie Films, Basque Films, Sygnatia; BAJO TERAPIA Tornasol Media SL eta Alcaraván Films AIE; EL FANTÁSTICO CASO DEL GOLEM Aquí y Allí Films, SIDERAL (Elamedia Estudios); LA DESCONOCIDA Fórmula Cine AIE, Sideral, La Fragua Audiovisual; EMPIEZA EL BAILE Meridional Producciones, Oeste Films, Patagonik Film Group, El Gatoverde Producciones, Aralán Films, Empieza el baile película AIE, Habitación 1520 Producciones, Sur Films, Reina de Pike Producciones; LA PECERA Solita Films, Auna Producciones, Canica; MATRIA Matriuska Producciones, Avalon PC, Elastica Films, Ringo Media; eta ALGUIEN QUE CUIDE DE MÍ Lo que nunca te dije AIE, Tornasol Media. Gainera, PIAFeko bazkide diren enpresen beste ekoizpen batzuk ere izanen dira jaialdiko atal guztietan.
Zuzendaritza Batzorde hau egin den bitartean, “positibotzat” jo da Film luze proiektuak ekoizteko Laguntza Hautakorretarako 2023rako aurreikusitako kopurua nabarmen handitu izana.
Zinemaren eta Ikus-entzunezko Kulturaren Lege-proiektuaren izapidetzeari dagokionez, PIAF “gogor ari da lanean, bai barruan, bai Ekoizle Independenteen Ikus-entzunezko Plataformaren (PAP) esparruan, aurkeztutako testuaren artikulatuari dagozkion zuzenketak ezarritako epeetan aurkeztu ahal izateko. Ekoizle independentearen defentsa, ekoizpen zinematografikoaren blindajea edo cultura eta/edo hizkuntza-aniztasunaren sustapena dira, besteak beste, landuko diren ardatzetako batzuk”.