Proiektu dokumentalen aholkularitza, “Lau Haizetara” Koprodukzio Foroaren esparruan

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren arteko lankidetzaren ondorioz, 4 proiektu dokumental hautatuko dira Ove Rishoj Jensen aholkulari danimarkarraren eskutik beren proiektuen aholkularitza indibidualizatua lortzeko.

Zinemaldiaren esparruan irailaren 20an, 21ean eta 22an Donostian egingo diren “Lau Haizetara” Koprodukzio Foroaren, prestakuntza-tailerren eta dokumentalen banaketa-estrategiei buruzko Mintegiaren zerbitzu osagarri gisa, hala nahi duten enpresek, Foroan parte hartu nahiz ez, proiektu dokumental bat garatzen ari badira, proiektua aurkeztu ahal izango dute hautatua izan dadin.

Aholkularitza Ove Rishoj Jensen (European Documentary Network) profesional eta aholkulari ospetsuak emango du irailaren 23ko goizean, proiektu bakoitzari 45 minutu eskainiko dizkio, eta enpresa bakoitzari aldez aurretik bidali duen proiektuaren azterketa xehatua azalduko dio.

Saio horietan parte hartzeko, interesa duten enpresek ondoren adierazten den inprimakia eskatzen den informazioarekin bete eta irailaren 15a baino lehen bidali beharko.

Informazio eta/edo argibide gehiago lortzeko:

Webgunea: www.lauhaizetara.org

E-maila: lauhaizetara@ibaia.org

Tel.: (+34) 943.32.71.83