TREELINE DISTRIBUTIONEK berriz ere banaketako eta festibaletako aholkularitzaren sari bat emango dio Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Foroko Hautatutako Proiektuetako Bati

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Foroak eta Treeline Banaketa-etxeak 2013az geroztik duten akordioa berritu dute, dokumentalaren industria sustatzen eta indartzen jarraitzeko xedez. Zazpigarren urtez jarraian banaketa-etxeak banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria emango du. Proiektuaren 2 aholkularitza-saiotan datza sari hori, eta lehenengo saioa dokumentalaren garapen-fasean izango da eta bigarrena, aldiz, dokumentala amaitutakoan.

Ekimen honen helburua jarraitu beharreko banaketa-estrategia hoberena eskaintzea da (banatzaile edo salmenta-agentearen hautaketa, telebista, internet, aretoak, eta abar), eta horrez gain, dokumentalaren edukiaren eta estiloaren arabera festibal egokienak zein diren bilduko duen gida bat proposatzea. Elena Mera, Treeline Distribution ordezkatuz, irailaren 26an egingo diren pitching-saioetan izango da, Donostiako Kursaal Jauregian. Mundu osoko kateei saldu ahalko zaizkien kalitatezko, tematika interesgarriko eta tratamendu egokiko dokumentalak balioetsiko ditu, eta dokumental horientzako estrategia onena identifikatzen saiatuko da.

TREELINE DISTRIBUTION mundu osoan diharduen salmenta-agente independentea da eta hainbat bitarteko ditu (TB, Theatrical, Home video, plataforma digitalak, eta abar) eman beharreko tituluak ardura handiz hautatzeko, betiere sektorean lanean emandako urte luzeetan hartutako esperientziaren fruitu diren funtsezko nazioartekotze-irizpideak kontuan izanda.

2018an saria lortu zuen proiektua “Lobster Soup’” (Espainia) izan zen, REC-Grabaketa Estudioa-Suica Films-ek produzitua eta Rafael Molés-Pepe Andreuk zuzendua. Dokumentalak Islandiako Grindavík udalerrian kokatuta dagoen kafetegi txiki baten istorioa kontatzen du; kafetegi horrek egunero munduko otarrain-zoparik onenetakoa prestatzen du. Hala eta guztiz ere, Islandia modan dago, eta turistak etengabe iristen direnez, ozeano ertzean dagoen lokal xume eta asmo handirik gabeko honen biziraupenerako erronka handia da. Mundu globalizatu batek inposatzen dituen forma eta erritmoen aurrean amore ematea edota denboraren ezaugarriei izukaitz eustea, hor dago koska. Horixe da Lobster Soup dokumentalaren abiapuntuko premisa.

Edizio honetako irabazlearen izena XV. Koprodukzio Foroa amaitzen denean egingo den amaiera-ekitaldian jakinaraziko da.

Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu