TREELINE DISTRIBUTIONek Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren aldeko apustua egin du berriro, hautatutako proiektuen artean banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria emanez

fotoLau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak eta Treeline banaketa-etxeak aurten ere indartu dute beren lankidetza arrakastatsua. Aurtengoarekin laugarren aldiz emango dute banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria, proiektuaren inguruko bi aholkularitza-saiotan datzan saria, alegia. Lehen kontsulta-saioa dokumentalaren garapen-fasean egingo zaio irabazleari, eta bigarren saioa, berriz, dokumentala amaitu eta gero.

Ekimen honen helburua jarraitu beharreko banaketa-estrategia hoberena eskaintzea da (banatzaile edo salmenta-agentearen hautaketa, telebista, internet, aretoak, eta abar), eta horrez gain, dokumentalaren edukiaren eta estiloaren arabera festibal egokienak zeintzuk diren bilduko duen gida bat proposatzea.

2015.urtean, sari hori “En Busca del Oscar” proiektuari eman zitzaion; dokumental horrek, Octavio Guerraren zuzendaritzapean, Óscar Peyrou-ren (69) istorioa kontatzen du; Peyrou zinema-kritikaria eta FIPRESCI sarien presidentea da, Madrilen bizi da, eta bere bizitza gaur egun hutsik dago; bere burua estalgabetzea, iraganarekin, bere familiarekin kontuak garbitzea, eta gizartearen hipokresia eta haren maila guztietan sustraituta dagoen gezurra adieraztea du helburu.

TREELINE DISTRIBUTION mundu osoan diharduen salmenta-agente independentea da eta hainbat bitarteko ditu (TB, Theatrical, Home video, plataforma digitalak, eta abar) eman beharreko tituluak ardura handiz hautatzeko, betiere sektorean lanean emandako urte luzeetan hartutako esperientziaren fruitu diren funtsezko nazioartekotze-irizpideak kontuan izanda.

Akordioa berritzeari esker intereseko elkargune gisa sendotu da foro hau, Europako dokumentalaren industriaren eta sektoreko agente guztien elkargune gisa, hain zuzen ere.

Koprodukzio Foroaren XII. edizioa amaitzen denean jakinaraziko da nor den edizio honetako irabazlea, eta Donostiako Zinemaldiaren esparruan egingo da, 2016ko irailaren 20tik 22ra bitarte.

Ez galdu aukera eta egin klik hemen, zure proiektua inskribatzeko. Uztailaren 15ean amaituko da epea.

Informazio gehiago eskuratzeko: www.lauhaizetara.eu