TVEko Haur Edukien zuzendari Yago Fandiño jauna datorren maiatzaren 9an Donostian izango da IBAIAk antolatu duen eta Donostiako PIA eraikineko Pitching Aretoan egingo den ekitaldi batean.
TVEk duela gutxi ireki du haur-animazioko sailen proposamenak aurkezteko epea, ekainaren 15ean itxiko dena, eta horren harira, deialdira aurkezten diren proiektuak balioesterakoan lehentasuna emango zaien eduki moten eta gaien ildo nagusiak eta parte hartzeko TVEk ezarri dituen formulak emango ditu jakitera katearen arduradunak. Hori guztia, ikus-entzunezko industriari laguntzeko ildoen barruan, hots, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren esparruan ezarritako % 6ko inbertsioan kokatuta.
Aurkezpenaren ondoren, interesa duten eta aldez aurretik eskatu duten enpresek Yago Fandiño jaunarekin elkartzeko aukera izango dute.
Data: 2017ko maiatzaren 9a
Ordua: 12:00
Lekua: Pitching Aretoa. PIA eraikina. Juan Fermín Gilisagasti 2. Donostia.
Izena ematea: Ezinbestekoa, inprimakia bete behar da.
Muga-eguna: Maiatzaren 4a.
Bertaratzea dohainik. Plaza kopuru mugatua.
Informazio gehiago: 943.32.71.83 / info@ibaia.org / www.ibaia.org