Vinícius Girnys-en ‘Samuel and the light’ proiektuak IBAIA saria eskuratu zuen eta Martina Matzkin eta Gabriela Uassouf-en ‘Cuidadoras’ proiektuak banaketako eta zinemaldietako aholkularitzaren Treeline saria

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak arrakastaz eta proiektuen maila nabarmenarekin egin du bere hamabosgarren edizioa.

Jardunaldia atzo, 2019ko irailaren 26an, ostegunarekin, egin zen Donostia Zinemaldiaren 67. edizioaren barruan, eta oso harrera ona izan zuen bai Commissioning Editor-en aldetik zein bertaratutako jendearen aldetik. Bost herrialdek izan zuten ordezkaritza film luzeko hamalau proiektutan, hainbat gai jorratuta, hala nola, transhumantzia, bizitzari buruzko gogoetak, amets amaitugabeak, arazo sozialak, turismo masifikatua, nortasun-galera, espioitza, kiroleko balioak edota bizitzako sakrifizioa.

IBAIAk FIPADOC Biarritz jaialdiarekin, DocsBarcelona jaialdiarekin eta NOKA Programarekin duen lankidetza-akordioen ondorioz, Ariane, The impossible Bet-A Space Odyssey(Frantzia), François-Xavier Vives-ek zuzendua, Vinícius Girnys-enSamuel and The Light” (Brasil-Frantzia) eta Tamara Lucarinni-ren “El Peso” (Espainia) proiektuak aurkeztu ziren baita.

Foro honen helburu nagusia zera da, gune apropos bat eskaintzea finantzatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei proiektu dokumentalak ezagutarazteko.

Egun hori baino lehen, hautatuak izan ziren proiektuen ekoizleek aditu profesionalekin lan egin zuten tailerretan. Storyline nahiz teaserra zehatz-mehatz aurkezteko lana egin zen, eta proiektuen ahalmenak erabat optimizatu ahal izan ziren euren aurkezpenerako. Gainera, Commissioning Editoreekin egin beharreko bilera indibidualizatuak hobetzeko jarraibideak eskaini zitzaizkien, Editore taldearen osaera inoiz baino zabalagoa eta nazioartekoagoa izanik: (TVE) Andrés Luque-Executive Producer / (EITB) Aintzane Pérez del Palomar-Co-prod. Commissioning Editor / (ARTE) Ali Delici- Deputy Director – Arts Department / (SUNDANCE) Bruni Burres-Senior Consultant / (TREELINE DISTRIBUTION) Elena Mera-International Business / (TV3) Jordi Ambrós-Commissioning Editor / (AL JAZEERA) Mohammed Belhaj-EP of In House Production|Production Department / (YLE) Erkko LyytinenExecutive Producer / (MOVISTAR+) Cristina Merino- Responsible not fiction Selection / (RTBF) Isabelle Christiaens-Commissioning Editor / (CANAL ENCUENTRO) Karina ReismannGeneral Coordination / (TG4) Proinsias Ní Ghrainne-Commissioning Editor. Gutxi gorabehera 15 minutuko bilera indibidualizatuetan, lasai hitz egiteko aukera izan zuten Commissioning Editoreek eta ekoizleek, lankidetza-akordio posibleak zehazteko.

 

Programa osatzeko, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik Holandako Desk MEDIArekin elkarlanean antolatutako “Viva European Docs! Deepening ties with Latin America” jardunaldia ospatu zen, IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak koordinatutako Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren testuinguruan. Europaren eta Latinoamerikaren dokumentalen arteko koprodukzioari heldu zitzaion arrakasta osoz.

Jardunaldiaren itxiera gisa, bertan zeuden sektoreko profesional guztiek itxiera-ekitaldia eta IBAIA eta TREELINE Distribution sarien banaketa ikusi ahal izan zituzten KELER gunean. IBAIAko presidente Marian Fernándezek eman zuen IBAIA saria, hau da, 3.000 euro “Samuel and The Light” proiektuari (Sendero Filmes (Brasil)-Le-Lokal Production (Frantzia). Elena Merak, bestalde, banaketako eta jaialdietako aholkularitzako Treeline saria eman zion Cuidadorasproiektuari (Groncho Estudio).

Diego Mas Trelles-ek (DocsBarcelona jaialdiko Industria arduraduna) Santi Palacios eta Simón Casal-en “The Gourougou Trial” (Espainia) proiektua hautatu zuen DocsBarcelona jaialdiaren hurrengo edizioan parte  hartzeko.

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa antolatzen duen IBAIA elkartearentzat garrantzitsua da dokumentalen proiektu berriak espezializatu eta garatzeko guneak sendotzea, kalitatezko proiektu dokumental berrien produkzioa dinamizatuz.