XI. Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroan proiektuak inskribatzeko epea irekita dago

Dokumentalen generoa interesatzen bazaizu eta esku artean proiekturen bat baldin baduzu, aukera paregabea duzu Foro honetan; izan ere, ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalen topagunea izango da, Europako produktoreen koprodukzio-harremanak sustatzea helburutzat duena hain zuzen.

Foro hau Donostiako Zinemaldiaren esparruan egingo da 2015eko irailaren 24an eta hiru fase nagusiz osatuko da:

Pitching Tailerrak; hautatutako produktoreek tutoreen laguntzarekin intentsiboki lan egingo dute tailer hauetan pitchinga egin aurreko bi egunetan, beren proiektuak hobeto aurkezteko helburuarekin.

Pitchinga; horri esker produktoreek beren proiektuak Europako commissioning editoreez eta sektoreko hainbat profesionalez osatutako panel baten aurrean aurkeztuko dituzte.

Bilera indibidualizatuak; commissioning editoreen eta hautatutako proiektuen ordezkarien artean egingo dira.

Ezin duzu halako aukera bikaina galdu; egin klik hemen zure proiektua inskribatzeko. Epea uztailaren 10ean amaitzen da

(Kontsultatu hemen programa osoa eta parte hartzeko baldintzak)

Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroa IBAIAk eta Donostia Zinemaldiaren Industry Club-ek beste euskal instituzio eta erakunde askoren –ikus-entzunezko sektorearen garapenaren aldeko apustua egiten dutenen– laguntzarekin antolatutako jarduera da.